XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zinez, ez dizut berriro abisatuko!.

- Mesedez, Mister Woodroof, biok dakigu ez duzula hori egingo.

Uste dut pertsona zibilizatuak bezala konpon gaitezkeela, ni zibilizatua ez izan arren.

Argi ditzagun gauzak, beraz, bion artean elkar zirikatu gabe!.

- Ondo. Zeu izan zara elkarrizketarekin hasi zarena, eta zeuri dagokizu argitzen hastea. Ados?.

- Ados. Eta zibilizatua ez izanik ere, aurkeztu egingo naiz: Lunba, Nimango leinuetako aztirik zaharrena.

Eta barkatu nire ironia astunegi egiten bada, baina urte asko dira jadanik, ironizatzera beharturik sentitu naizela.

- Nirea badakizula dirudi. Nire izena eta nire azkenengo pausoak.

- Bai, eta pentsatu bide duzu: Zer dela eta, nire atzetik ibiltzeko hain interes handia? Eta nik pentsatzen dut: antropologo zuriak eta azti beltzak gauza asko izan dezakete amankomun.

- Adibidez? - Adibidez, naturarekiko zaletasuna.

Zer irudituko litzaizuke, hemendik atera eta oihanetik paseotxo bat ematea?.

Azken finean, beltzok ez genituen asmatu tabernak, eta agian, biok elkarrekin ikusiak izateak... - Biok elkarrekin zer?.

- Biok elkarrekin ezer ez. Barkatu, baina ironia ez da errez desagertzen.

Hainbeste zirikatua izan ondoren, neuri ere sartu zitzaidan, oharkabe edo, zirikatzeko grina: - Eta nola jakingo nuke, oihanera asmo onez eraman nahi nauzula, edo....

- Mesedez, Mister Woodroof, besterengatik ez bada, egin agure batekiko begirunez.

- Ondo. Goazen kanpora. Eta orain, hasiko al zara azaltzen...?.